Gizon, zure matxismoa aztertzeko galdera-sorta bat duzu hemen. Interesgarria da zer-nolako gizona zaren jakitea. Zure matxismo-maila ikusi nahi baduzu, markatu erantzunak borobil batekin, batu puntuak eta, gero, irakurri galderen atzealdean dauden deskribapenak.
Adi! Test honek ez du baliorik edukiko ez bada fidagarritasun-irizpidea aplikatzen; hau da, emakume batek edo bikotekideak alderatu behar du.
(Jerezeko Udalaren "Berdintasunaren aldeko gizonak" programaren barruko Aztertu zure matxismoa testean dago oinarrituta galdera-sorta hau. Eskerrak eman nahi dizkiegu, erabiltzen uzteagatik.)
1.- OSTIRAL ARRATSALDEAN ESKOLAN IKASTEN ZUENEKO LAGUNEKIN AFALTZERA JOATEKO GERATU DELA ESAN DIZU BIKOTEKIDEAK. ZER EGINGO DUZU?
2.- ZURE NAGUSI BERRIA EMAKUMEA DA. NOLA ERANTZUNGO DUZU?
3.- EMAKUME BATEK EZEZKOA EMATEN DIONEAN SEXU-HARREMANAK EDUKITZEARI, ZER ESAN NAHI DU?
4.- ZURE USTEZ OSO PROBOKATZAILEA DEN ARROPA JANTZI DU BIKOTEKIDEAK, ZER EGINGO DUZU?
5.- LANEAN HOBETZEKO AUKERA ESKAINI DIOTE BIKOTEKIDEARI, BAINA ZUREKIN EGOTEKO ETA ETXEKO LANAK EGITEKO DENBORA GUTXIAGO EDUKITZEA EKARRIKO DIO HORREK. ZER EGINGO DUZU?
6.- EKONOMIARI BURUZKO DEBATE-SAIO BAT ARI ZARA IKUSTEN, ETA, BERTAN, LAU EMAKUME ETA GIZON BAT ARI DIRA PARTE HARTZEN. ZER EGINGO DUZU?
7.- EMAKUME BATEK MATXISTA ZARELA ESAN DIZU. ZER EGINGO DUZU?
8.- ZURE LANTOKIAN EDO IKASKETA-ZENTROAN, SEXU-JAZARPENAREN ETA SEXUAGATIKO JAZARPENAREN AURKAKO PROTOKOLO BAT ABIATU DA. ZER EGINGO DUZU?
9.- HAURTXOA NEGARREZ ARI DA GAUERDIAN. ZER EGINGO DUZU?
10.- LANKIDE (GIZON) BATEK BI URTEKO BAIMENA ESKATU DU GAIXORIK DUEN AMA ZAINTZEKO. ZEIN IRITZI DUZU?
11.- ZURE HIRIKO JAIETAN SEXU-ERASO BAT SALATU DUTELA IRAKURRI DUZU EGUNKARIAN. ZER PENTSATUKO DUZU?
12.- BERDINTASUNARI ETA MASKULINITATEARI BURUZKO PRESTAKUNTZA-SAIO BATERA JOAN BEHAR DUZULA JAKINARAZI DIZUTE ENPRESAN. ZER EGINGO DUZU?
13.- LAGUN BATEK TXISTE MATXISTA BAT KONTATU DIZU. ZER EGINGO DUZU?